Groseko Indarra Surf Eskola ikasi, gozatu, bizi, elkarbanatu

Groseko Indarra Surf Eskola

2006an eskola jaio zenetik, GROSEKO INDARRA SURF ESKOLAN helburu bakarra izan dugu: Surfaren, batzen gaituen bizimodu honen, inguruko ezagutza eta grina transmititzea. Surf ikastaroen bidez, urteen poderioz perfekzionatu dugun metodologia bati esker, gure ikasleak dibertitzen diren aldi berean surfeatzen ikastea eta surf maila hobetzea lortzen dugu.

Surfa jende ororentzat irekirik dagoen esperientzia bezala ulertzen dugu, horrexegatik adin eta maila guztietarako ikastaroak eskaintzen ditugu. Haur, gazte eta helduentzako hastapen ikastaroetatik hasi eta hobekuntza eta teknifikazio–errendimendu mailara iritsi arte.

Badakigu ordea, dena ez dela olatu kontuetara mugatzen eta honegatik, ahaztezina izango den esperientzia bat izan dezazun, naturaz gozatzeko irrika zurekin elkarbanatu nahi dugu. Antzeko motibazioak dituen jendea ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu eta surfaren munduan murgiltzeko aukera ezin hobea zure eskura jartzen dugu.

Surf Ikastaroak

hastapena, hobekuntza, teknifikazioa, taldeak

ORDAINKETA SOILIK BANKU TRANSFERENTZI EDO TXARTEL BIDEZ EGIN DAITEKE.

Hastapena
Lehen urratsak

Surfean lehen urratsak emateko. Olatu txikiak eta aparrak urertzean hartzen dira monitoreak lagunduta.

Landuko diren atalak: Uretan taularekin moldatzea, arraunketa, zutitzea eta olatuak surfeatzea oinarri – oinarrizko mailan.

      • Taldeak adin eta mailaren arabera antolatzen dira.
      • Monitore bakoitzeko gehienez 6 ikasle biltzen dira.
      • Taldea osatzeko gutxienez 4 ikasle behar dira.
      • Ikastaroa burutzeko behar den material guztia prezioaren barne dago: Aldagela + taula + neoprenoa + monitorea + asegurua.

Astekoa / 100 €*

5 saio

1h 30 min saio bakoitza

Astelehenetik ostiralera

Ekainetik irailera

* 2. astea 85 €

Hilekoa astegunetan / 85 €*

Saioa 1 astean

1h 30 min saio bakoitza

4 aste

Urritik ekainera

* Hiruhileko kuota (240€) ordainduz gero, 80€.

Hilekoa asteburutan / 100 €*

Saioa 1 astean

1h 30 min saio bakoitza

4 aste

Urritik ekainera

* Hiruhileko kuota (285€) ordainduz gero, 95€.

Partikularra

Ikastaro pertsonalizatu hauetan irakaslea ikaslearen beharretara moldatzen da.
Pertsona bakar batentzat edo gehiagorentzat izan daiteke baita iraupen ezberdinekoa ere.
Prezioak taulan ikusi. Saio edo pertsona gehiagorentzako prezioak jakiteko, kontaktatu email, telefono edo WhatsApp bidez.
1 Pertsona 2-3 Pertsona 4-6 Pertsona
1 h 30 min. 65 € 55 € 45 €
3 h 125 € 105 € 85 €
4 h 30 min. 185 € 155 € 125 €
6 h 242 € 202 € 162 €
7 h 30 min. 297 € 247 € 197 €
9 h 350 € 290 € 230 €
10 h 30 min. 400 € 330 € 260 €

Hobekuntza

 Surfeatzen jarraitzeko

Surfean lehen urratsak eman ondoren surfeatzen jarraitzeko. Monitorearekin batera uretara joan eta taldearen mailara egokitzen diren olatuak bakarka (monitoreen bultzada gabe) hartzen ikastea da helburua. Dagoeneko arraunean eta zutitzen oinarrizko maila duten pertsonentzat pentsatua.

Landuko diren atalak: Taulari norabidea ematea, arraunketa, zutitzea eta olatuak surfeatzea maila aurreratuan. Urautsira iritsi eta kokatzen ikasi, olatuak pasatzeko teknikak ikusi, eskapeak egin eta oinarrizko maniobren hastapena.

Astekoa / 100 €*

5 saio

1h 30 min saio bakoitza

Astelehenetik ostiralera

Ekainetik irailera

* 2. astea 85 €

Hilekoa astegunetan / 85 €*

Saioa 1 astean

1h 30 min saio bakoitza

4 aste

Urritik ekainera

* Hiruhileko kuota (240€) ordainduz gero, 80€.

Hilekoa asteburutan / 100 €*

Saioa 1 astean

1h 30 min saio bakoitza

4 aste

Urritik ekainera

* Hiruhileko kuota (285€) ordainduz gero, 95€.

Partikularra

Ikastaro pertsonalizatu hauetan irakaslea ikaslearen beharretara moldatzen da.
Pertsona bakar batentzat edo gehiagorentzat izan daiteke baita iraupen ezberdinekoa ere.
Prezioak taulan ikusi. Saio edo pertsona gehiagorentzako prezioak jakiteko, kontaktatu email, telefono edo WhatsApp bidez.
1 Pertsona 2-3 Pertsona 4-6 Pertsona
1 h 30 min. 65 € 55 € 45 €
3 h 125 € 105 € 85 €
4 h 30 min. 185 € 155 € 125 €
6 h 242 € 202 € 162 €
7 h 30 min. 297 € 247 € 197 €
9 h 350 € 290 € 230 €
10 h 30 min. 400 € 330 € 260 €

Teknifikazioa

Maila hobetzeko

Surfaren alderdi teknikoena ezagutu eta beren maila hobetzeko gogoa duten surflarientzat. Batetik, bakoitzaren gozamenerako maila hobetu nahi dutenentzat pentsatua dago. Bestetik, txapelketetan hasteko edo hauetan emaitzak hobetzeko grina dutenentzat. Ur kanpoan (gimnasioan: TRX, Bosu, Rulo, …) egiten diren entrenamendu fisiko eta teknikoek uretako saioen bideograbazio eta zuzenketekin konbinatzen dira.

Surflariak uretan beren kabuz ibiltzeko eta kondizio anitzetan olatuak surfeatzeko gai izan behar du.

Landuko diren atalak: Indarra, erresistentzia, oreka eta flexibilitatea. Surferako egoera fisiko egoki bat lortzeko beharrezkoa dena alegia. Teknika aldetik, arraunketa, zutitzea, posizioa, kokapena eta olatuen irakurketa maila altura eramatea bilatzen da. Honez gain, oinarrizko maniobrak zein maniobra aurreratuak burutzeko teknika landuko da.

A aukera / 75 €

Saio 1 astean

1h 30 min saio bakoitza

4 aste

Urritik ekainera

B aukera / 125 €*

2 saio astean

1h 30 min saio bakoitza

4 aste

Urritik ekainera

* 16 urtetik beherakoak 87,5 €.

Talde handiak eta eskola taldeak

Prezio bereziak

Talde handi batekin bazatoz edo zure eskolarako irteera bat antolatu eta gurekin surf ikastaroa burutu nahi baduzu, prezio bereziak ditugu zuretzat. Prezio zehatzak jakiteko jarri gurekin harremanetan!

Oparisurf

Oparitu surf saioak nahi duzunari!

Eskaintzen dugun edozein surf ikastaro oparitu diezaiokezu zuk nahi duzun pertsonari. Horretarako nahiko da gurekin harremanetan jartzea eta oparia jasoko duen pertsonaren datuak jakinaraztea.

Monitoreak

Staff

Zerbitzu hoberenak eskaini ahal izateko ezinbestekoa da langile talde hoberena izatea. Honegatik, gure staffa etengabe hobetuz doa. Gaur egun, maila handiko surflari eta bodyboarder monitoreak (Euskal Herriko Surf Federazioak titulatuak), hezkuntza irakaskuntzan espezialistak eta zuzendaritza talde zoragarria dauzkagu. Dena, zure esperientzia bakarra eta ahaztezina izan dadin.