Txiringitoa

Txiringitoa

Elkarte ondoan, ekainetik irailera, jartzen dugun taberna da. Musika eta edaria eskaintzen dugu testuinguru ezin hobean. Izan ere, bertatik ikus daitekeen paisaia zoragarria da; Groseko hondartza osoa eta parean Kantauri itsasoa. Zurriolako olatuetan ibili ondoren eztarria busti eta lagunekin elkartzeko leku paregabea da txiringitoa. Gainera, itsasoa maite duten txoko ezberdinetatik etorritako, bai eta bertako jendearen, topagune naturala bihurtzen da udan. Etorri eta gozatu giroaz! Beso zabalik hartuko zaitugu!